XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.- Lexikoa eta sintaxia Aretxabaletako euskerarenak izango dira.

Bertako euskeran aukera dagoen artean, beste euskalkietako berbak eta egiturak, Euskal Herri mailan nagusi izan arren, baztertu egingo dira.

Jakina, estadarrean baino ezaguketan ez den berba bada (adb. araua, kutsadura) hori erabiliko da.

(Gazteleratiko maileguak erabiltzeko Euskal Herri mailakoan baino malgutasun gehitxoago eukiko da, herrian antxinatik errotuta dauden berbekin).

3.- Hirugarren multzoa da gatxena.

Gure herriko euskerak apur bat bortxatu egingo du euskera batua, morfologia mailan hartu ditugun erabaki batzuetan.

Gure ustez, erabakiok goiko hazurdura errespetatzearekin bateragarriak dira eta batua arriskuan ipini barik, aberasgarriak dira.

Askotan baturako erabakitik hartu bako arloak dira.

Horreitan, libre jokatuaz, esperimentatzea erabaki dugu gerorako.

Beste batzuetan, batuan erabakita daude.

Baina hala be gure erabilerari berezia eta aberasgarria erizten badiogu eta nahaspilarako arriskurik ikusten ez badugu, idatziz be hala erabiltzea hobetsi dugu.

Norendako nabil idazten?

Keep readers in mind aginketan dute inglesezko prentsaren idazkera liburuek.

Ekarri dezagun hori Aretxabaletara: okinarendako, eskolumearendako, Murrukixoko gaztearendako eta Errotabarriko etxekoandrearendako da idazten dugun esaldi bakotxa.

Horretaz akordetako ordenadore parean lau erretratu ipintzearen parekoa izan gura luke Idazkera Liburutxo honek.

Euskerazko kazetari hizkerak ahozko hizkuntzara gehiago hurreratu behar luke.

Administrazino hizkerak be herritarrendako hizkera samur eta argia egin behar luke.

Alde guztietan esaten dute gauza bera.

Gatxena zera da, teoriatik praktikara pasatzea.

Euskal Herri osorako gabiltzanean ahozko baliabideetara gerturatzea gatxa da, euskalki eta azpieuskalkiak oso banatuta daudelako.